XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Otsaillean, Urtarrillean baiño, erabagi zan aurrerantzean sakristauari bost arroa eta bost libra olio emotea Urte barri inguruan, Otsaillean ordez.

Eta ba dakigu zegaitik Urtarrillean merkeago izaten zan.

Liburuan bertan irakurten da zegaitia: Urtarrillean mandazaiñak etorten ziralako olioa ekartera.

Nun dantzatuten eben antxiñakoak?.

1722 urtea.

Kalagorri'ko gotzaitegiko ordezkariak eleizara denporaldiko ikertaldia egin eta bere adierazpenak egitean, ikusitako akats, utsune edo ta okerrei buruz, au idatzita laga eban: Eleizako kanposantuan dantzan egiten zala jakinda, agintzen dot, au argitaratzen dan une berbertatik asita, dantzarik ez daitela egin kanposantuan, egiten dabenak une berbertaitik eleizatik kanpora atara edo exkomulgatzeko zigorrez.

Domeketako biarrak.

1722 urteko ikertaldian au be; len esandako ordezkariak agindua: Igarten da jai egunetan ez dala beteten Eleizaren legerik, euretan premiña barik egur eta ikatz karrioak egiñaz, bai eta olaetan be jai gabetan edo aurre egunekoan lan egiñaz, eta agintzen dot orrelakorik egiten dabenak eleizatik kanpora atarata geratu daitezala.

Idi probak.

1730 urtea.

Urte onetan, parrokiko kontu liburuetan, errial biren sarrera agertzen da, jai egunez idi probak egin zituenei parrokoak ipinitako isun edo multagaitik.

Itxuraz abade arek konpesateko pekatutzat baiño naiago izan eban diruzko zigorgarritzat artu idi-proba jai egunez egitea.

Jaiak eta dantzak.

Bengoleatarren kartetan be jakingarri asko billatzen dira: 1652'ko Irailla'ren 12'ko karta baten au irakurten da: Andra Mari jaiak baketan eta danen atsegiñez egin dira.

Bikario jauna be etxera etorri da eta pozik laga gaitu berak Maria'gaz dantza asi eta ni, erren lez, Ursulagaz atzean ibiliaz.

Azken dantza izan zan eta onena, erriko auzokide guztiak dantzan egin ebelako euren emazteekaz, eta ez zan itxi, eta ausartu be ez, andre solterarik, ezkonduak eta neskatillak besterik.

(Oarra: Gizaldi aretako oiturak gogoratuaz esan bear da soltera ez zala ezkongai zeatza zalako deitzen, ezkondu ezarren neskatilla izatea galdu ebenei baiño).